XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MENDOZATARREN GAZTELUA XI. MENDEAN

1023an gaude eta hau Mendozatarren gaztelua da.

Gaztelu honen inguruan harresi lodia dago.

Hemen eta mende honetan gudak eta burrukak sarritan gertatzen dira.

Horregatik, gazteluko sarreran zubi altxakorra eta burdinazko atea daude.

Harresi barruan eta erdi-erdian dorre nagusia dago.

Dorre nagusiaren beheko solairuan sukaldea eta jantokia daude.

Oso janari koipetsuak eta espeziadunak jaten dituzte, eskuez normalean.

Gela hauek oso zabalak dira; askotan jende asko biltzen da bertan: jauna, familia, gonbidatuak, herrikoak,...

Lehenengo solairuan gazteluko egongela nagusia dago; bertan Mendozako jaunak hartzen ditu bisitariak.

Dorre nagusiaren bigarren solairuan bi logela handi daude.

Logela horietan egiten du lo familia osoak: senar-emazteek eta zazpi seme-alabek.

Seme-alaba guztiek ohe bakar batean egiten dute lo.

Gela guztietan oso altzari gutxi daude eta gauza guztiak (jantziak, armak, zapatak, tresnak,...) kutxa handi batzuetan gordetzen dituzte.

Dorre azpian isilpeko pasabide estua dago.

Gazteluko jaunak baino ez du ezagutzen eta hortik egiten du ihes arriskua dagoenean.

Dorre nagusiaren inguruan eta harresi barruan arma-esparrua dago.

Bertan soldaduak eta gazteluko nagusiak entrenatzen dira gudarako.

Harresi azpian eta barruan zenbait aterpe, txabola eta beste eraikuntza batzuk daude.

Eraikuntza batzuetan gazteluko zerbitzariak, soldaduak, errementaria eta abar bizi dira.

Beste eraikuntza batzuetan janari biltegia eta ikuiluak daude: zalditegiak, oilategiak, txerrikortak,...

Batzuetan nahikoa baketsua izaten da gazteluko bizimodua, baina, badaezpada, dorre nagusiaren goiko aldean zelatariak egoten dira erne beti.